Gaur
egun, argi eta garbi dago Internet medio komunikatibo
eraginkorrenetakoa dela: komunikazio ziurra, arina eta anitza
bermatzen ditu. Ezaugarri hauek kolektibo eta talde alternatibook
aprobetxatu beharreko medioa bihurtzen dute Internet.
Baina
Internet-ek, bere eguneroko erabileran, oztopo nagusi bat
aurkezten digu: erabiltzaileok, konexioa, posta zerrendak,
korreoa edo webguneentzako lekua eskaintzen diguten enpresen
menpe aurkitzen gara, bai interes zuzenak (zerbitzuen kostua)
zein zeharkakoak (publizitatea...) direla medio. Gainera, enpresa
horientzat, zerbitzu batzuen trukean ordaintzen dugun bezeroak
besterik ez gara, edozein erabaki-gunetik at gelditzen garelarik.
Egoera
honi aurre egiteko, Mundurat sortu zen duela urte batzuk gune
alternatibo askea eratzeko asmotan, non ez zeudekeen ez enpresari
ez bezerorik, non Internet-en erabilera ez zegokeen ordaindutako
kantitateari mugatuta, non jendeak bere iritzia emango zukeen
erabaki guneetan...
Orain,
Mundurat berrituta eta indartsu bueltatzen zaigu, proiektu
berriekin, itxura berriarekin eta lanerako inoiz baino gogo
gehiagorekin; baina sortu zeneko helburu berdinarekin: talde eta
kolektibo alternatiboentzako doako gune askea eskaintzea.
Posta: info@mundurat.net
Web: www.mundurat.net