|
Musika Askea
Mundurat Sarearen oinarrietako bat lizentzia libreen
aldeko apustua da. Lizentzia hauen bidez, testu, musika,
artelan eta abarren erabilpena erraztu eta bermatzen da
gaur egungo jabego pribatuaren kontzeptua kolokan jarriz.
"Musika askea" atal berri honetan, hilero-hilero Mundurat
Sareko musika talderen bati buruzko erreportaia edo elkarrizketa argitaratuko dugu,
Mundurat Sarearen webgune nagusia euren musikaren bozgorailu bihurtuz.
 |
Erantzun - Bizitzea halabeharrez askatasuna erabiltzera behar 2007ko uztaila Erantzun taldeko kideek autogestioan eta "Do It Yourself" mugimenduan oinarrituriko bizi filosofiaren bidez bere bidea egin dute musikalki, hardcore giroetara loturik. "Bizitzea halabeharrez askatasuna erabiltzera behartua sentitzea da" 14 kantuz osaturiko biniloa da zarauztarren (Gipuzkoa) azken lan diskografikoa. |
 |
Mendeku Itxua - Gure oihua 2007ko ekaina Mendeku Itxua talde usurbildarra (Gipuzkoa) Euskal Herrian heavy musika osasuntsu dagoela erakusten duen adibide argiena izan daiteke. "Gure Oihua" izena darama estreinako diskoak, eta euskal talde heavy handien urratsak jarraitzen ditu, apurka bere tokia egiten ari den bitartean. |
 |
Akatu - Utopiaren Indarra 2007ko apirila Euskal Herriko metal giroa osasuntsu dabilela erakusten duen botoi txikia izan daiteke Akatu taldearen lan berria: "Utopiaren indarra". Metal musikatik abiatu ziren orain dela bost urte eta azken urte honetan rock girora hurbildu badira ere, metal sustraiak tinko diraute. |
 |
Korumbà - Korumbà 2006ko abendua Korumbà taldea orain dela bost urte sortu zen Oarsoaldean (Gipuzkoa). Hasierako formaziotik, aldaketak jasan eta gero, taldeak bide berri bat hartu zuen duela bi urtetik hona. Eragin askoko metal musika indartsua jorratzen dute, eta horren adibide argia da kalean duten lau kantuz osaturiko lehen lana. |
 |
Ukabilkada - Gu gara mendekua 2006ko urria Azken boladan street-punk delako musika mugimenduak izan duen gorakadaren beste adibide bat izan daiteke Ukabilkada talde bizkaitarra. Musika bortitza eta indartsua jorratzen du, kale giroa islatzen duten hitz zuzenen bidez. "Gu gara mendekua" izena darama taldea egunotan aurkezten ari den estreinako lanak. |
 |
Lukas Prest! - 2. Maketa 2006ko iraila Eskoriatza aldean da Lukas Prest taldearen kokalekua. 2003. urteaz geroztik ari dira musika sortzen, eta punk azkarra eta hardcore inguruko kantuak idazten dituzte. Beren melodietan, abiadura eta ostia txarra nagusitzen dira. Joan den urtean, zuzenean grabaturiko lan txiki bat aurkeztu ziguten eta oraingoan, berriz, estudioko lehen lana. |
 |
Stockholm S - Pitzaduretan barrena 2006ko abuztua Gasteizen, ikasle pisu batean hasi zen gauzatzen gerora Stockholm S izena eramango zuen taldea. Euskal Herriko herri askotako musikariak bildu, eta doinu akustikoei ekin zioten inolako lotsarik gabe. "Pitzaduretan barrena" izena darama taldearen lehen lanak. Copyleftaren aldeko apustua eginez, doan deskarga daiteke internet saretik. |
 |
Nun - Collage 2006ko uztaila Zazpi abestiz osaturiko lan berria kaleratu du Nun talde bizkaitarrak, "Collage" izenburupean. Haiena da Eremulauak edizioguneak kaleratzen duen lehen lana. Sentimenduz beteriko hardcorea jorratzen dute, eta, batzuetan, Aitziberren ahotsak ematen dien berezitasunarekin, pop-aren lurraldeetara hurbiltzen dira. |
 |
Sarkor - Oingoan bai! 2006ko ekaina Sarkor, Gernikan sortzen da 2003. urtean. Zenbait urte abestiak konposatzen eta kontzertuak eskaintzen jardun eta gero, Musikherria herri diskoetxearen babesean kaleratzen da taldearen bigarren lana, "Oingoan bai" izena daraman eta hard-core melodikoaren inguruan kokatzen diren bost kantuko diskoa. |
 |
Mundurat Sarea - Musika askea mundurat! 2006ko maiatza Sail berri hau irekitzeko, Mundurat Sareak hilabete honetan bertan kaleratu duen "Musika askea mundurat!" bilduma aukeratu dugu. Disko honetan, 3 euroren truke, Mundurat Sareko partaide diren zenbait musika talderen 24 abesti topa ditzakezue. |
|